Euskararen Nazioarteko Eguna

 (Lehio Berrian)
 (Lehio Berrian)
 (Lehio Berrian)

2014ko abenduak 3an, azken urtetan ohi den moduan eduki dugu gure festatxoa. Aurreko astean hasi, euskararen inguruan talde guztiekin ordu bateko tutoritzak egin, bereziki prestatzen dugun lehiaketan partehartzera gonbidatu, aurten tfno higikorratik zuzenean, eta abenduak 3an, azken txanpa eman: enprea prestakuntza eta euskara hitzaldia, lehiaketaren sari banaketa eta kantalditxoa ikasleentzat. Aldiz, irakasle eta langileentzat, hamaiketakoa eta lehiaketaren sari banaketa.

Egun hauetan Euskararen Normalkuntza Batzordeak nabarmendu nahi izan

ditu 4 puntu:

• Nahiz eta gaur ENE izan, euskararen eguna urtean 365 egun direla.

• Dinamika honetan, ikastetxe osoa nahi dugula izan, bai A, bai D

ereduak.

• Euskaraz jakin, badakigu. Euskararen erabilera klasetik kanpo

areagotzea, bai ikasle, bai irakasle eta bai langileen esku dago. GURE

ESKU DAGO!

• Enpresara praktikak egiterakoan, D ereduko ikasleei, euskaraz

egiteko aukera bideratu eta indartzea.

Hizkuntza Normalkuntza Batzordea.

Geure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu publizitate pertsonalizatua erakusteko, zure nabigazioaren arabera. Nabigatzen jarraitzen baduzu cookien erabilera onartuko duzu.Informazio gehiago