Aurkezpena

 (Lehio Berrian)

USURBILGO LANBIDE ESKOLA Lanbide Heziketako goi mailako Instituto Espezifikoa da.

Bertan hasierako lanbide-heziketa (goi eta erdi mailako heziketa zikloak), langileentzako ikastaroak eta langabetuentzako ikastaroak ematen dira.

Gure Institutuan, 5 familia profesionaleko heziketa zikloak ematen dira Euskeraz, Gaztelaniaz eta Ingelesez:
Administrazioa, Elektrizitate-Elektronika, Energia eta Ura, Fabrikazio Mekanikoa, eta Instalazioak eta Mantenua.

USURBILGO LANBIDE ESKOLA bere ingurunean sakonki sustraitua dago. 1975etik aurrera, bere ikasgeletatik ostean eskualdearen garapenean lagundu duten enpresetan txertatu diren ikasle kopuru aparta pasatu da. Lan munduarekin  erlazio estua dugu, 300 enpresa baino gehiagorekin bait ditugu erlazioak Lantokiko Prestakuntza modulua garatu ahal izateko. 1986tik aurrera langileen birziklapenerako eta langabetuentzako prestakuntza-ikastaroak ematen ditugu, eta bai enpresekin bai Erakundeekin batera berrikuntza proiektuen garapenean laguntzen dugu.

Gure Ikastetxea aitzindaria da kalitatearen zihurtatze sistemaren ezarpenean. 1999tik ISO 9000 egiaztapena dugu, eta 2005 urtean Investors in People zertifikatua lortu genuen. Gainera, 2006an EFQM modeloaren araberako Bikaintasun Europarreko Urre Zigilua lortu genuen kudeaketan.

USURBILGO LANBIDE ESKOLAk Ikasketa Bitartekaritza Zerbitzua eta Lan Poltsa eskeintzen ditu. 2011 urtean lankidetza-hitzarmen bat sinatu genuen ZUBIGUNE Fundazioarekin; ZUBIGUNE Fundazioa gure institutuaren laguntzarako hogei bat enpresak osatutako organismoa da, eta honi esker enpresei euren beharren araberako formakuntza (Tripartita-ren bitartez ordaindua) eta On-Line heziketa teknikoa eskeintzen dugu, besteak beste.
 

Geure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu publizitate pertsonalizatua erakusteko, zure nabigazioaren arabera. Nabigatzen jarraitzen baduzu cookien erabilera onartuko duzu.Informazio gehiago