21 Agenda

 (Lehio Berrian)

Eskola Agenda 21 ikastetxearen eta inguruaren iraunkortasunerako eta kalitaterako hezkuntza programa bat da. Hezkuntza komunitatearen partaidetzan oinarritzen da eta udalerriko garapen iraunkorrean esku hartu eta laguntzen du.

Helburuak:
• Tokiko Eskola Agenda 21ean parte hartu (hernani, Andoain, Lasarte eta Usurbil)
• Ikastetxeko komunitatea ingurugiroarekiko sentsibilizatu
• ikastetxeko komunitatea partaidetzara bultzatu
• jasangarritasuna lortzeko ekintzak eta jarrerak bultzatu
• ikastetxea ingurugiroarekiko sentsibilizatu ekintza eta jarrera jasangarrien bidez.

Proiektu honetan ikastetxe guztiak parte hartzeko aukera du, ikasle, irakasle eta langile ez irakasleek. Helburuak ingurumen batzordean, talde sustatzailean eta eguneroko jarrera eta ekintzetan lantzen dira.


 

Geure eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu publizitate pertsonalizatua erakusteko, zure nabigazioaren arabera. Nabigatzen jarraitzen baduzu cookien erabilera onartuko duzu.Informazio gehiago