1986ko urteaz geroztik, Usurbil GLHBIn langileentzako ikastaroak ematen dira entitate ezberbinekin elkarlanean (Hezilan, Hobetuz eta Hezkuntza Saila)
Ikastaro hauek euren gaitasuna eta hezagutza hobetzea nahi duten langile eta enpresei zuzenduta daude. Eskolan jorratzen diren familiak: “Elektrizitatea eta elektronika”, “Fabrikazio mekanikoa”, “Produkzio zerbitzua eta mantenimenduaren lanbide arloa” eta “Administratiboa” dira.
Kurtso guztiak, astelehenetik ostegunera ( 18:00tik 20:30era) izango dira. (*) dutenek ordutegi berezia izango dute.
HOBETUZEK DIRUZ LANGUNDUTAKO IKASTAROEN IZENA EMATEKO PROZEDURA
- Datu GUZTIAK bete behar dira (sinadura eta data salbu) eta honako posta elektronikoko helbidera igorri: adfnr@lhusurbil.com
- Hori eginda ikaslea aukeratutako ikastaroan AURREINSKRIBATUTA geratzen da
- Aukeratutako ikastaroaren hasiera data hurbiltzen delarik, ikasleei telefonoz deitzen zaie izena emate dataren arabera, ikastaroa osatu arte. Kanpoan geldituz gero hurrengo deialdietarako zerrendan geratzen da ikaslea.
Oharra: HOBETUZEKO PARTEHARTZE KONPROMEZUA osatzeko, agiriaren bigarren orrialdean agertzen diren kodeak beharrezkoak dira.