1986ko urteaz geroztik, Usurbil GLHBIn langileentzako ikastaroak ematen dira entitate ezberbinekin elkarlanean (Hezilan, Hobetuz eta Hezkuntza Saila) Ikastaro hauek euren gaitasuna eta hezagutza hobetzea nahi duten langile eta enpresei zuzenduta daude. Eskolan jorratzen diren familiak: “Elektrizitatea eta elektronika”, “Fabrikazio mekanikoa”, “Produkzio zerbitzua eta mantenimenduaren lanbide arloa” eta “Administratiboa” dira.
1991 urtetik aurrera, langabezian zeuden pentsonei zuzendutako ikastaroak ematen hasi zen eskola, Eusko Jaurlaritzak bultzatutako ekimenaren barne , ikastaroak LANBIDEren ikastaro eskaintzan sartuz. Geroago, 2003 urtean, INEMekin kolaborazio lanak burutu ziren, paraleloki langabetu eta langile-partzialei zuzendutako ikastaroak eskainirik.
INFORMAZIO GEHIAGO ESKATZEKO ETA PREINSKRIPZIOAK EGITEKO Tel: 943 36 46 00 (Ext 21) // Email: cursos@lhusurbil.com (Preguntar por Igor OHARRA; 09-10 HOBETUZ IKASTAROETAN MATRIKULATU NAHI BADEZU ETA LANGABEZIAN BAZAUDE, LEHENAGO LANBIDEKO BULEGO BATEAN EGOKITASUN KONTRASTEA ESKATU BEHAR DUZU