Erantzun itzazu ondorengo galderak, bukatzean ZUZENDU botoian klik egin:

1. Transformadoreak erabiltzen dira:
     KA-ko tentsioaren eta korrontearen balioak aldatzeko.
     KZ-ko tentsioaren eta korrontearen balioak aldatzeko.
     KA-ko lineatan potentzia aldatzeko.

2. Transformadore baten kobreko galerak zeinen menpekoak dira?
     Transformadorearen tentsioarena.
     Transformazio erlazioarena.
     Transformadoreak emandako korrontearena.

3. Transformadore baten burdineko galerak zeinen menpekoak dira?
     Fluxu magnetikoarena.
     Transformazio erlazioarena.
     Transformadorearen tentsioarena.

4. Transfomadore trifasiko baten konexio-taldea Yd6 bada, zera esan nahi du:
     Tentsio-altuko bobinatua izarrean, behe-tentsioko bobinatua triangeluan eta desfasea 180º-koa.
     Tentsio-altuko bobinatua izarrean, behe-tentsioko bobinatua sigi-sagan eta desfasea 0º-koa.
     Tentsio-altuko bobinatua triangeluan, behe-tentsioko bobinatua izarrean eta desfasea 180º-koa.

5. Bi transformadore paraleloan akoplatzeko:
     Konexio-taldea desberdina izango da.
     Irteerako tentsioa desberdina izango da.
     Potentzia eta zirkuitulaburreko tentsioa antzekoak izan behar dute.

6. Neutro konexioa eskuratzeko, transformadore trifasikoaren sekundarioko konexioa zera izango da:
     Izar konexioa.
     Triangelu konexioa.
     Sigi-saga konexioa.

7. Transformadore baten primariotik sekundariora, nola transferitzen da energia elektrioa?.
     Zirkuitu magnetikoa zeharkatzen duen eremu magnetiko aldakorraren bidez.
     Zirkuitu magnetikoak egiten duen kontaktu elektrikoaren bidez.
     Foucault korronteen bidez.