Erantzun itzazu ondorengo galderak, bukatzean ZUZENDU botoian klik egin:
1.- Motor asinkrono batean . . .
errotorearen abiadura eremu birakariarena baino txikiagoa da.
errotorearen abiadura eta eremu birakariarena berdinak dira.
errotorearen abiadura eremu birakariarena baino handiagoa da.
2.- Urtxintxa kaiolako motor asinkronoaren
errotorea: . . .
hiru eraztun irristakorrera konektatutako bobinatu trifasiko batez osatua dago.
nukleo zilindriko baten itxura du, non ertzetan zirkuitulaburtutako eroaleak
dituen.
iman iraunkorrez osatua dago.
3.- Motor asinkrono trifasiko baten estatoreko
harilak konektatzen dira: . . .
Izarrean edo triangeluan.
Paraleloan.
Seriean.
4.- Motor asinkrono baten lerradurak . .
.
motorraren tentsioa eta korrontearen arteko desfasea adierazten du.
errodamenduen doiketa desegoki baten ondorioz errotoreak duen desplazamendua
adierazten du.
eremu birakariaren eta errotorearen abiaduren arteko diferentzia da.
5.- Zer konexio egin behar zaio 230/400V
motorrari, 400V sare trifasikora konektatzen bada?
Izarra.
Triangelua.
Tentsioa banatzeko seriean konektatuko dira.
6.- 230V sare trifasikora dugu, izar-triangelu
abio-mota egiteko zer tentsiotako motorra eduki behar dugu?
400/660V.
127/230V.
230/400V.
7.- Zirkuitulaburtutako errotorea duen motor
asinkrono batean, nola lortzen da biraketa noranzkoa trukatzea?
Errotoreko harilaren polaritatea trukatuaz.
Estatoreko harilaren hiru faseak trukatuaz.
Estatoreko harilaren hiru fasetatik bi elkarren artean trukatuaz.
8.- Motor asinkrono trifasiko baten abiadura:
Sarearen maiztasuna eta estatoreko polo kopuruaren menpekoa da.
Sareko tentsioaren menpekoa da.
Bakarrik sareko maiztasunaren menpekoa da.
9.- Zenbat polo-pare izan behar ditu motor
asinkrono trifasiko baten estatoreko harilak, 1500 rpm-tako abiadura sinkronoa
lortzeko? (50Hz)
Polo-pare bat.
3 polo-pare.
2 polo-pare.
10.- Zertan datza izar-triangelu abioak?
Abiadura izendatua lortu arte izar konexioan konektatu, eta ondoren, triangelu
konexiora pasa.
Abiadura izendatua lortu arte triangelu konexioan konektatu, eta ondoren, izar
konexiora pasa.
Abiadura izendatua lortu arte motorrari abio zuzena egin, eta ondoren, izar
edo triangelura pasa.
11. Zertan datza estatoreko erresistentzien
bidezko abioak?
Abioan motorraren tentsioa murriztean erresistentziak seriean konektatuaz.
Abioan motorraren tentsioa murriztean erresistentziak paraleloan konektatuaz.
Errotoreko hariletan intentsitatea murriztean erresistentziak seriean konektatuaz.