Erantzun itzazu ondorengo galderak, bukatzean ZUZENDU botoian klik egin:
1. Alternadore batean, errotorea osatzen
du:
Induktoreak.
Induzituak.
Polo laguntzaileak.
2. Anternadore trifasiko batean, induzitua
osatzen dute:
3 haril parraleloan konektatuta.
3 haril izar edo triangelu konexioaz konektatuta.
3 haril seriean konektatuta.
3. Alternadoreak sortzen duen korronte alternoaren
maiztasuna zeren menpekoa da?
Bakarrik errotoreak duen abiaduraren menpekoa da.
Errotorearen abiadura eta induktoreak dituen polo kopuruaren menpekoa da.
Polo kopuruaren eta kitzikapen korrontearen menpekoa da.
4. Zer baldintza bete behar du alternadore
batek 50Hz-tako maiztasuna duen i.e.e. sortzeko?
Eskatutako potentziaren arabera abiadura aldatzea.
Sortutako i.e.e. 230V izatea.
Abiadura konstantean biratzea.
5. Neutroa duen tentsio trifasikoa sortzeko.
Zer konexio egin behar da?
Izar-triangelua.
Izarra.
Triangelua.
6. Zer maiztasun ematen du bi polo dituen
alternadore batek 3000 rpm-tara biratuz gero?
50 Hz.
60 Hz.
100 Hz.
7. Zenbat polo pare izan behar ditu alternadore
batek, 500 rpm-tara biratuaz 50Hz-tako maiztasuna sortzeko?
8
6
4
8. Nola alda daiteke alternadore batek sortzen
duen tentsioaren balioa maiztasuna 50Hz-tan finko mantentuz?
Fluxu-induktorea aldatuaz.
Biraketa abiadura aldatuaz.
Polo pare kopurua aldatuaz.
9. Zer gertatzen da alternadoreari karga
konektatzean?
Bornetako tentsioaren balioa txikiagotzen da.
Abiadura handitzen da.
Bornetako tentsioaren balioa handiagotzen da.