Erantzun itzazu ondorengo galderak, bukatzean ZUZENDU botoian klik egin:

1. Motor baten induzituak xurgatzen duen korrontea:
     Karga handiagotzean txikiagotu egiten da.
     Karga handiagotzean handiagotu egiten da.
     Karga aldatu arren konstante mantentzen da.

2. KZ-ko motor batek abioan xurgatzen duen korrontea:
     Oso handia da eta zirkuituan kalteak sor ditzazke.
     Bakarrik induzituaren erresistentziaren menpekoa da.
     Motorra abiadura nominalera iritsi arte txikia da.

3. KZ-ko motor baten noranzko aldaketa nola egiten da?
     Induktore harilaren polaritatea trukatuaz eta induzitu harilarena mantenduaz.
     Induktore eta induzitu harilen polaritatea batera trukatuaz.
     Induzitu harilaren polaritatea trukatuaz eta induktore harilarena mantenduaz.

4. KZ-ko motor baten abiadura nola alda daiteke?
     Abiadura ez dago aldatzerik. Konstante mantentzen da.
     Induzituko korrontea aldatuaz.
     Induzituari aplikatutako tentsioa aldatuaz.

5. KZ-ko motorretan zeinek ez du induktore harilik?
     Serie motorrak.
     Iman iraunkorreko motorrak.
     Deribazio motorrak.

6. KZ-ko motorretan zeinek bere abiadura kargarekin konstante mantentzen du?.
     Serie motorrak.
     Iman iraunkorreko motorrak.
     Deribazio motorrak.

7. KZ-ko motorretan zeinek hutsean abiadura handiegiak hartzeko joera du?
     Serie motorrak.
     Konposatu motorrak.
     Deribazio motorrak.

8. KZ-ko motorretan zeinek ditu bi induktore haril?
     Serie motorrak.
     Deribazio motorrak.
     Konposatu motorrak.