Erantzun itzazu ondorengo galderak, bukatzean ZUZENDU botoian klik egin:

1. Iman deitzen zaio ...
     forma desberdinak har ditzakeen burdin zati bati.
     burdina eta bere deribatuei erakartzeko propietatea duen materialari.
     arabiar xeke bati.

2. Magnetismoaz ulertzen dugu ...
     imanen artean ematen diren erakarpen eta aldarapen fenomenoak ikertzen duenari.
     elektroimanen artean ematen diren erakarpen eta aldarapen fenomenoak ikertzen duenari.
     instalazio elektrikoak aztertzen dituenari.

3. Iman baten poloak deitzen zaie ...
     imanaren erdiko zatiari, non indar lerro magnetikoak igarotzen diren.
     erakarpen txikiena ematen den zonari.
     erakarpen handiena ematen den zonari.

4. Iman iraunkorrak ...
     ezagarri magnetikoak izanik naturan aurki daitezkeen materialak dira.
     ezaugarri magnetikoak hartu eta denbora luzez mantendu ditzazkeen materialak dira.
     eremu magnetiko baten menpe daudenean, ezaugarri magnetikoak hartzen dituzten materialak dira.


5. Iman baten eremu magnetikoa ...
     aipatu imanak eragiten dituen fenomenoak antzematen diren esparrua da.
     polo batetik bestera doazen indar lerro magnetikoez adierazten da.
     imanak gordetzeko erabiltzen den lekua da.

6. Elektroiman bat ...
     iman elektriko bat da, ezaugarri elektrikoak dituena.
     burdinezko nukleoa duen harila da.
     ezaugarri magnetikoak bereganatu dituen eroale zuzen bat da.

7. Elektroiman baten eremu magnetikoa ...
     elektroimanak gordetzen diren lekua da.
     elektroimanaren efektuak antzematen diren esparrua da.
     harilaren ertz batetik bestera doazen indar lerro magnetiko itxiez adierazten da.

8. Eremu magnetikoaren indar-lerro guztien kopuruari ...
     indukzio magnetikoa deitzen zaio. Bere unitatea SI-ean Tesla (T) da.
     indar magnetoeragilea deitzen zaio. Bere unitatea SI-ean Gauss (G) da.
     fluxu magnetikoa deitzen zaio. Bere unitatea SI-ean Weber (Wb) da.

9. Azalera unitatean elkarzut igarotzen diren indar-lerro magnetikoen kopuruari ...
     dentsitate magnetikoa deitzen zaio. Bere unitatea SI-ean Magneto (Mg) da.
     fluxu magnetikoa deitzen zaio. Bere unitatea SI-ean Weber (Wb) da.
     indukzio magnetikoa deitzen zaio. Bere unitatea SI-ean Tesla (T) da.

10. Haril batek sortzen duen eremu magnetiko maila nola handitu dezakegu?
     Intensitatea handituaz.
     Harilaren espira kopurua handituaz edo intentsitatea handituaz.
     Harileko hariaren sekzioa handituaz.

11. Zein desberdintasun dago du haril batek sortzen duen indukzio magnetikoan, burdinezko nukleoa edo airea izan?
     Burdinean airean baino indukzio handiagoa lortzen da.
     Bi kasuetan indukzio berdina lortzen da.
     Airean burdinean baino indukzio handiagoa lortzen da.

12. Histeresi magnetikoa ...
     harila korronte alternoan elikatzean nukleo ferromagnetikoetan sortzen da.
     harila nukleo ferromagnetikorik gabe jartzean sortzen da.
     harila korronte zuzenean elikatzean nukleo ferromagnetikoetan sortzen da.

13. Histeresi zikloagatik makina elektrikoetan sortzen diren galerak ...
     zirkuitu magnetikoan sortzen dira eta aipatu zikloaren azalerarekiko proportzionalak dira.
     korronte alternoagatik zirkuitu elektrikoan sortzen dira.
     bakarrik korronte zuzeneko makinetan sortzen dira.