|
CHILE-tik
BISITA
| |
|
Urriak 4-an, arratsaldeko 4etan,Chile-ko
"Ministerio de Educación" -eko delagaritza
bat dator gure eskola bisitatzera. |
|
 |
| |
|
2007/10/03 |
| |
VIII.
jardunaldi teknikoa
| |
 |
|
Datorren urriaren 30ean arratsaldez,
Usurbilgo Lanbide Eskolaren areto nagusian
VIII. Jardunaldi teknikoa ospatuko da,
oraingoan “ Energia Geotermikoa:fabrikatzaileen
eta instalatzaileen ikuspegia”
aztergai.
|
| |
 |
|
 |
| |
|
2007/09/20
Informazio
gehiago --> |
| |
2007-2008 KURTSO HASIERAKO INFORMAZIOAK
CENSOLAR,
JARDUNALDI PRAKTIKOA
| |
|
 |
|
Datorren larunbatean irailak 29, Usurbilgo
Lanbide Eskolaren Energia Berriztagarrien
Gunean II. Jardunaldi Tekniko Praktikoa
ospatuko da. CENSOLAR-en ikasle zein oiko
ikasleei zuzenduta dago. Oraingo honetan
“Instalazio Termikoak: profesionalen
teknikak” izango du aztergai. Autaketa
CENSOLAR-eko teknikariak egingo dute eta
gutxi gora behera 20-25 ikasle hartuko dute
parte. Honako txostenean informazio gehiago
aurkituko duzu. |
| |
|
2007/07/16
Informazio
gehiago --> |
| |
2007/2008 KURTSOA
Instalazio meteorologikoa
| |
|
 |
|
Irradiazioa, haizeran abiadura eta norabidea,
euria, hezetasuna eta tenperarua neurtzeko
mugikorra den gailua muntatu berria da
energia berriztagarrien parkean. Trebakuntza
kurtsoetan ezik, Eskolan egingo diren
hainbat frogetan erabiliko da estazioa datu
base gisa. |
| |
|
2007/07/06
|
| |
LASARTE-KO
IKASLEEN BISITA
| |
|
ARTELATZ-ek ikastetxeetan garatzen duen
Ingurumen-hezkuntza programaren barne,
Lasarteko LANDABERRI Ikastolako LHko 4
ikasle-irakasle taldeek bisitatu dituzte
Energia Berriztagarrien Gunearen
instalazioak. Ikasleek, ekipamenduak ikuitu
eta ezagutzeaz aparte hainbat esperimentu
garatu dituzte berriztagarrien artean
ezagunenak diren energiei buruz. |
|
 |
| |
|
2007/07/06
|
| |
Eguzki
ordenantzak
| |
|
 |
|
Honako link-ean
V. dibulgaziozko jardunaldiaren
txostenak, partaidetza eta balorazioa
aurkituko dituzu. |
|
 |
| |
|
2007/07/06 Txostenak --> |
| |
Andorra-ko
Hezkutza Saileko Ministraren bisita
| |
Pasa den astean, zenbait bisita jaso ditugu
gure institutuan:
Ekainak 18an, goizetik Andorra-ko Hezkutza
saileko Ministra eta Hobetuz fundazioko
arduraduna etorri ziren. Egun berean baina
arratsaldez, nazio ezberdinetako 70 pertsona
gutxi gora behera bisitatu ziguten. Hauek,
Kursaal-en egiten ari zen Kogresuko
partaideak ziren.
Ekainak 19an, Mejiko Hezkuntza Saileko 6
pertsonak bisitatu ziguten.
Bisitatu diguten pertsonek, Institutuaren
funtzionamendua dela eta, beraien inpresio
ona transmititu digute. |
|
 |
| |
|
2007/06/24
Argazkiak --> |
|
|
LH-aren
4 ikastetxe euskaldunek beraien ikasleei eskaintzen
diete aldi berean egitea eraketa eta lan ordaindua
|
|
 |
 |
|
Lanbide-heziketako 4 ikastetxek aurkeztu dute Bilbon
eskaintzen duten egitasmo berri bat. Egitasmo honek,
beraien ikasleei eskaintzen die aldi berean
espezialitateko lanpostu batean lan ordaindua
eta ikasketak egitea. Lana, bere sektoreko enpresa
batean egingo da eta lan-legepeko kontratuakin.
|
 |
 |
|
|
|
|
2007/06/06
Informazio gehiago -->
|
| |
JARDUNALDI IREKIAK
MAIATZAK
12 eta 19 11:00etan
| |
 |
|
ERDI ETA GOI MAILAKO HEZIKETA ZIKLOAK
-
Administraritza
-
Elektrizitate-Elektronika
- Fabrikazio
Mekanikoa
- Produkzio-zerbitzua
eta mantenimendua
Deitu eta egin zure erreserba
Telf: 943 36 46 00 |
| |
|
2007/05/.. |
|
|
"Energía
Inteligente para Europa"
Balere
BARRERO Irakaslea ETB-n
| |
|
Apirilak 24-an, David Barbero aurkezleak
zuzentzen duen ETB2-ko Forum programan,
Eskolako Irakaslea den Balere Barrero-ri
egindako elkarrizketa emititu zuten.
Elkarrizketa horretan, Luis Millan-ek ere
parte hartu zuen.
Ekarrizketaren arrazoia zen, MEGALITOen
inguruan egiten duten ikaragarrizko lana (identifikazioa,
katalogazioa,...) eta esperientziak
kontatzeko. |
|
 |
| |
|
2007/05/07
Bideoa (aurkezpena) --> |
| |
ELHUYAR
anaien arrastoen BIDETIK
Usurbilgo Lanbide Eskolako BOST IRAKASLE
| |
|
 |
|
|
| |
|
2007/05/03 |
| |
Hotz eta
Beroa zikloko ikasleek egindako bisita
| |
|
Apirilak 23-an, Hotz eta Beroa zikloko
ikasleek MIKO enpresara
bisita bat egin zuten. |
|
 |
| |
|
2007/04/30 |
| |
Hidrogenozko pila
| |
|
 |
|
Datorren ekainean Maastrichten, 3. Hidrogeno
eta Energia Hitzaldi Internazionalaren barne
CIDETECeko Oscar Miguel doktoreak
hidrogenozko pilaren proiektua aurkeztuko du.
Proiektu honetan Eskola partaide da eta gaur
egun aurrezte eta eraginkortasun gelan
dagoen pilari frogak eta analisiak egiten
ari zaizkio. |
 |
| |
|
2007/04/29 |
| |
V.
dibulgaziozko jardunaldia
|
V. Jardunaldiko argazkia |
|
Datorren maiatzaren 10ean, goizeko 9tatik
13:30ra, Eskolaren ekitaldi aretoan V.
dibulgaziozko jardunaldia ospatuko dugu,
oraingoan “Eguzki Ordenantzak eta Udal Plan
Energetikoak” aztergai. Bartzelonako eta
Sevillako Energia Agentziak, Gasteizko Udala
eta Energiaren Euskal Erakundeak hartuko
dute parte. |
|
 |
|
 |
| |
|
2007/04/26
Informazio gehiago --> |
| |
Ikerketa
proiektua
| |
|
 |
|
Datozen hilabeteetan BIC BERRILAN-en
babesarekin, Gipuzkoako Enpresa eta
Berrikuntza Zentroa, Angel Abal eta Javier
Cerón teknikariek ikerketa lan bat garatuko
dute Energia Berriztagarrien Gunean: Peltier
zelulek eskaintzen duten potentziala
elektrizitatea sortzeko. |
| |
|
2007/04/23 |
| |
OREXA
proiektua
| |
|
Pasaden ostiral ilunabarrean, apirilak 20,
Eskolako, Diputazioko, Itsasmendikoiko eta
Tolomendiko arduradunek “Orexa: aro berri
baten atarian” proiektua aurkeztu zuten
udaletxean. Biztanleen %25 gerturatu zen
udalerri hau sustengarritasun energetikoan
eremu bihurtu nahi duen proiektu honen
asmoak ezagutzea. Hitzarmena sinatzeko gutxi
falta bada ere, Eskolak lanean dihardu
udalarrian dauden energia berriztagarrien
iturriak duten potentziala aztertuz. |
|
 |
| |
|
2007/04/23 |
| |
Colombia-tik bisita
| |
|
 |
|
Apirilaren 18an, asteazkena, Colombiako
"Servicio Nacional de Aprendizaje de la
Republica de Colombia (SENA)"-ko ordezkari
batzuk gure Ikastetxea bisitatu dute.
Ahalegin handiak egin dituzte kontaktuak
sortzeko eta mantentzeko. Horrela,
etorkizunean elkarren arteko proiektuak
izateko aukerak izango bait ditugu.
|
|
 |
|
| |
|
2007/04/21
Informazio gehiago --> |
| |
Txirrinda elektrikoa
| |
|
Aurrezte eta eraginkortasun gelan txirrinda
elektriko bat ipini da. Mountain bike bat
bereziki. Asmoa, bisitariei bestelako
ibilgailuak erakustea da, kutsadura gutxi
eragiten dutenak eta fisikoki egundoko
esfortzua eskatzen ez duena. |
|
 |
| |
|
2007/04/04 |
| |
Eskolaren maskotak
| |
|
 |
|
Martxoaren amaieran, eskolatik dabiltzan
auntza ama izan zen, hain zuzen ere bi
antxume izan ditu. Albistea da
praktiketarako teilatua izan zela aska eta
dirudienez gustora dago bertan eta gordeleku
bezala erabiltzen ari direla. |
| |
|
2007/04/04 |
| |
STIRLING
motorea
| |
|
Aurrezte eta eraginkortasun gelan
dibulgaziozko maketa bat ipini da, hain
zuzen termodinamikari buruzko oinarriak
ikasleei ezagutarazteko. Gailu honek, aire
beroaren bitartez gurpilak, bentiladore bat
edota LED argi bat pizten du. |
|
 |
| |
|
2007/04/04 |
| |
TXORIERRI politeknika ikastegia
| |
|
 |
|
Martxoaren 29an Txorierriko 3 irakasle
gerturatu ziren energia berriztagarrien
gunearen instalazioak eta tailerrak ikustera.
Berauen zentroan energia berriztagarrien
ustirapenerako zer aukera dituzten aztertu
nahi zituzten, bai eta zer tecknologia izan
daitekeen interesgarriena: eguzki panel
termikoan zein fotoboltaikoak edota haize
errotak. |
| |
|
2007/04/01 |
| |
San
Vicente Paul-eko bisita
| |
|
Irundar ikastetxea den San Vicente Paul
bisitatu gintuen pasaden ostiralean,
martxoak 30. Ikasle-irakasle taldeak oinez
gerturatu zen Lasarte-tik eta iritxi bezain
pronto hamaiketako bat eman genien, busti-bustitak
iritxi bai ziren. 2 orduz jardun zuten
ekipamenduak ikusten Iñigo Bobillo-ren
adierazpenei adi adi. |
|
 |
| |
|
2007/04/01 |
| |
RES-MARKET
PLACES proiektua
| |
 |
|
Martxoaren 23an, ostirala, Olatz Errazkin
eta Jakot Carrera, PROSPEKTIKER donostiar
aholkularitza enpresako kideek europar beste
6 partaideekin garatu duten proiektua
aurkeztu zuten Eskolan. Proiektu honek landa
eremuan eraginkortasun energetikoa eta
energia berriztagarriak bultzatu nahi ditu,
honetarako, sektoreko antzele guztientzako
elkargunea izango den web orri bat sortu
berri dute. Web honetan, landa eremuan
garatu diren berriztagarrien ustirapenerako
esperientzia adierazgarriak azalduko dira.
Eskolak proiektua bultzatzeko eta elkarrekin
lan egiteko asmoa azaldu die. |
| |
|
2007/04/01
Informazio gehiago --> |
| |
HHI
ikasleak
| |
|
Hernani eta Zarautzeko HHI ikasleak
gerturatu ziren martxoaren 28an arratsaldez
energia berriztagarrien instalakuntzak
ezagutzera. |
|
 |
| |
|
2007/04/01 |
| |
MARIANISTAS-eko ikasleak
| |
|
 |
|
Martxoaren 26ean, astelehena, Donostiako
Marianistas ikastetxeko ikasle talde bat
gerturatu zen Energia Berriztagarrien
instalazioak ezagutzera. |
| |
|
2007/04/01 |
| |
TXINGUDI-tik
azken bisita
| |
|
Martxoaren 23an, ostirala, Txingudi ikastola
lehen hezkuntzako 2 talde gerturatu ziren
energia berriztagarrien instalazioak
ezagutzera. Bi talde hauekin 5. eta 6.
mailako talde guztiak pasatu dira
berriztagarrien gunetik. Gure eskerrik
beroena azaldu duten interesagatik eta
datorren urterako gonbidapena luzatzen diegu. |
|
 |
| |
|
2007/03/31 |
| |
2000
bisitari!!!
| |
 |
|
 |
|
TXINGUDI ikastolako lehen hezkuntzako 3
taldeen bisitarekin Eskolaren Energia
Berriztagarrien Guneak 2035 bisitarien
kopurura iritxi da, 2006-07 kurtsoan 543
dagoeneko. Hau dela eta talde bakoitzari
gailu fotoboltaiko edo eoliko bat oparitu
zaio. |
| |
 |
| |
|
2007/03/31 |
| |
TXINGUDI
IKASTOLATIK TALDE BERRIAK
| |
|
Martxoaren 16ean TXINGUDIko DBH 2 mailako
ikasle-irakasle talde bat hurbildu zen
Energia Berriztagarrien Gunea ezagutzera.
Iñigo Bobillo irakaslea izan zen oraingoan
ere instalakuntzen oinarri teknikoak eta
funtzionameduaren azalpenen arduraduna. |
|
 |
| |
|
2007/03/31 |
| |
TXINGUDI
2. BHI
| |
|
 |
|
Astelehena martxoak 12an TXINGUDIko BHI 2
mailako ikasle-irakasle talde bat hurbildu
zen Energia Berriztagarrien Gunea ezagutzera. |
| |
|
2007/03/31 |
| |
Iruneko
LA SALLE
Iruneko
HIRUBIDE-ren bisita
| |
|
 |
|
Gaur, martxoaren 28ª, HIRUBIDE institutuko
BHIko 4. mailako ikasle-irakasle talde batek
bisitatu ditu energia berriztagarrien
instalazioak. Aukera izan dute estrenatu
berria den estazio meteorologikoa ezagutzeko,
honakoa, energia berriztagarrien
prestakuntzan erabiliko da. |
| |
|
2007/03/29 |
| |
BIBLIOGRAFÍA
| |
|
Euskal Energia Erakundearen (EVE) liburutegi
zerbitzuak Elektroteknika-ko 3 kolekzio
osoak eman dizkio Eskolari bertako
departamentuen artean banatzeko. Honako
liburuak irakasleok eta ikasleok
kontsultatzeko dugu. Gainera, energia
berriztagarriei buruzko hainbat ale eta
aldizkari eman dizkigu ere, ENERGIAS
RENOVABLES, ECOHABITAR edota ERA SOLAR
besteak beste. Hemendik gure eskerrik
beroena liburutegiko arduraduna den Ana
Alvarez-i. |
|
 |
| |
|
2007/03/29 |
| |
Instalazio berria praktiketarako teilatuan
| |
|
 |
|
XMI3 kurtsoko ikaskeek praktiketarako
teilatuan instalazio berri baten muntaia
amaitu dute. Finkatze sistema gainjartze
moetakoa da eta teila lauen gainetik
muntatzeko diseinatuta dago. Instalazioa
azken tecnología erabiltzen duten hutsezko
hodiak dira alemaniar VAILLANT marka. 2 m2ko
azalera du instalazioak eta Gipuzkoa bertan,
familia baten ur bero sanitarioaren beharrak
80% batean asetzeko kapaza izango litzateke. |
| |
|
2007/03/28 |
| |
Heliografoa
| |
|
Energia Berriztagarrien Gunean meteorología
klasikoan ohikoa den gailu bat montatu berri
da, heliografoa. Ekipo honekin egunak dituen
Eguzki ordu kopurua neurtzen da. Beirazko
esfera batez osaturik dago ekipoa eta eguzki
izpiak kartulina batean konzentratuz
erredura bat sortzen du. Erregla baten
bitartez eguzkiaren iraupena neurtu daiteke
eta urtean eguzkiaren ordu kopurua zehazki
jakin. Desabantaila zera da, egunero
kartulina berria ipini behar dela. |
|
 |
| |
|
2007/03/28 |
| |
Hernani-tik
bisita
| |
|
 |
|
LANBIDE serbitzuko Maite Ocerin-ekin bat
Hernaniko automozioaren mekanika lantzen
duen CIPeko ikasle talde batek bisitatu zuen
Eskola pasaden martxoaren 9an. Energia
Berriztagarrien Gunearen instalakuntzak eta
tailerrak ikusi zituzten bisitaren amaiera
bezala. |
| |
|
2007/03/28 |
| |
TXINGUDI
IKASTOLAREN BESTE BISITA
| |
|
Pasaden ostiralean, martxoak 9, TXINGUDIko
DBH 2 mailako beste bi ikasle-irakasle talde
hurbildu ziren Energia Berriztagarrien Gunea
ezagutzera. Bi taldeetan banaturik,
instalakuntzen funtzionamenduaren
adierazpenak entzun zituzten eta aurrezte
eta eraginkortasun gelan hainbat esperimentu
egiteko aukera izan zuten. Potentziaren
erakusgai den bizikleta izan zen bisitaren
gailurik arrakastatsuena, ikasleek
kilovatioa izerditu zuten bonbila batzuk
pizteko. |
|
 |
| |
|
 |
| |
|
2007/03/16 |
| |
LASARTEKO IKASTETXEAREN 2. BISITA
| |
|
 |
|
Bigarren urtez jarraian eta ARTELATZ-ek
ikastetxeetan garatzen duen Ingurumen-hezkuntza
programaren barne, Lasarteko SASOETA LHIko
6. mailako ikasle-irakasle talde batek
bisitatu dituzte Energia Berriztagarrien
Gunearen instalazioak. Pasaden ostirala,
otsailaren 23an, instalazioak gertutik
ikusteaz aparte, hainbat esperimentu garatu
zituzten eguzki-haize gailu didaktikoekin.
Aurrekoan bezala, ikasleen teknologia
berriengan azaldu duten interesa eta
jakinmina eskertzekoak dira. |
| |
|
2007/03/05 |
| |
FINLANDIA-tik BISITA
| |
|
 |
|
Otsailaren 14 eta 15ean, Filandia-ko
Irakasle batzuk gure Ikastetxea bisitatzera
etorri ziren.
Irakasle hauek:
Esko Nikkila, Lapparjärvi
Ikastetxeko Elektrizitateko Irakaslea.
Kari Helander, Vaasa Ikastetxeko
Elektrizitateko Irakaslea..
Jarmo Kiskola, Kurikka Ikastetxeko
Elektrizitateko Irakaslea..
Terho Oksanen, Kurikka Ikastetxeko
Zuzendari jauna eta aldiberean Hotz eta
Beroa zikloko Irakaslea.
Eskolatik kanpo, gure ikasleak praktikak
egiteko erabiltzen dituzten inguruko
enpresak ere bisitatu zituzten (Orona,
Berriola,..).
Enpresetako bisita hauen helburua nabarmena
zen, arremanak eta akordioak sortu, beraien
ikasleak praktikak hemen egiteko. |
|
|
|
 |
| |
|
2007/02/19
Argazkiak --> |
| |
Sustengarritasun Energetikoari buruzko jardunaldiak
| |
|
Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Usurbilgo
Lanbide Eskolak, Energia Berriztagarrien
Gunetik, 4 hitzaldi- antolatu ditu
energia eta ingurumenaren arloan
martxoaren hainbat egunetan. Donostiako
Koldo Mitxelenena kulturunearen ekitaldi
aretoan ospatuko dira eta helburu
nagusia gizarte oroharrari zuzentzea da,
hots, sarrera librea eta dohan bait da.
|
|
 |
|
 |
| |
|
2007/02/14
Informazio
gehiago --> |
| |
VII.
jardunaldi teknikoa
| |
 |
|
Pasaden urtarrilaren 31ean VII. Jardunaldi
teknikoa ospatu zen Usurbilgo Lanbide
Eskolan. Gainazaleko Energia Geotermikoa
aztertu zen oraingoan. Egundo arrakasta izan
zuen deialdia zeren 80 pertsona gerturatu
ziren ekitaldi aretora, baina 120 bat zeuden
interesaturik. Gaia hau interesa nabarmena
piztu du oso errendimentu altuak ematen bait
ditu hainbat erabilpenetan: berokuntza-errefrigerazioa,
ur bero sanitarioaren sorkuntzan eta
igerilekuen klimatizazioan. Hizlarien maila
teknikoa bikaina izateaz aparte, partaideen
ezagutzak nabarmenak ziren eta honi esker
mahai inguru interesgarri bat sortu zen. |
 |
|
 |
| |
|
2007/02/14
Argazkia --> |
| |
ORIOTAR
ENPRESARIEN BISITA
| |
|
Joxe Mari Olasagasti irakaslearen eskutik,
otsailaren 10ean oriotar enpresarien talde
bat gerturatu zen Eskolara Energia
Berriztagarrien Gunearen instalakuntzak
ezagutzera. 2 orduz ekipamenduak ikusi,
ikuitu eta bereziki hainbat galdera egiteko
denbora izan zuten, bai ikuspegi teknikoak
eta bai ekonomikoak aztertuz. |
|
 |
| |
|
2007/02/14
Argazkia --> |
| |
IRUN-ETIK
BESTE BISITA
| |
|
 |
|
Lehen hezkuntzako 6 mailako TXINGUDIko beste
ikasle-irakasle talde pare bat hurbildu zen
urtarrilaren 26ean, ostirala, Energia
Berriztagarrien Gunea ezagutzera. Aurreko
taldeek bezala, instalakuntzak gertutik
ikusi eta ikuitzeko aukera izan zuten
bisitariek, bai eta teknologien ikuspegi
teknikoei eta ekonomikoei buruz hainbat
galdera egiteko denbora ere. Esperimentu
dexente ere egin zituzten aurrezte gelan. |
| |
|
2007/02/13
Argazkia --> |
| |
IRUN-etik
BISITA
| |
|
Ostegunean, urtarrilak 24, Iruneko
TXINGUDItik 3 ikasle-irakasle taldeak
gerturatu ziren Energia Berriztagarrien
Gunearen instalazioak ezagutzera. Eguzki
panel termiko eta fotoboltaikoak,
praktiketarako teilatuak eta aurrezte
gelaren gailuak ikusi eta ikuitzeaz aparte,
hainbat esperimentu egin zituzten haize
indarra eta eguzki indarraren
entrenatzaileekin. |
|
 |
| |
|
2007/02/13
Argazkiak --> |
| |
Bisita
IEFPS USURBIL GLHBI-ra
| |
|
 |
|
Otsaila 5ean, Hezkuntza Unibersitate eta
Ikerketa Sailburuak,
Ingurugiroko Sailburuak eta Usurbilgo
Alkate jaunak gure eskola bisitatuko dute.
Energia Berriztagarrien
Guneko Ekipamendu guztiak ikusteko aukera izango
dute eta momentu egokia izango da
eraikuntza bioklimatiko berriaren proiektua
ezagutzeko. |
| |
|
2007/02/01
<informazio gehiago>
<informazio gehiago>
<informazio gehiago> |
| |
San Juan
Bosco
| |
|
Otsaila 2an, "San Juan Bosco" eguna ospatzen
dugu.
Urtero bezala, ekintza ezberdinak programatu
dira bai ikastetxeko langileetzat bai
ikasleentzat. |
|
 |
| |
|
2007/02/01
Argazkiak
1 -->
Argazkiak
2 --> |
| |
Esker
ona emateko ekitaldia
| |
 |
|
Urtarrila 25ean, Miramar Jauregian,
Hezkuntza Sailburuak ekitaldi bat antolatu
zuen. Ekitaldi horretan, Euskadiko LH-ko
Ikastetxeetan Kalitate arloan azkeneko 10
urte hauetan egindako lanari esker ona
emateko asmoarekin.
Ekitaldi berean, Usurbilgo Lanbide Eskolak,
Sailburuaren eskutik iazko kurtsoan
lortutako
Bikaintasunezko Urrezko Zigilua (Kudeaketaren
Kalitatea) jaso zuen. |
| |
|
2007/01/27 <informazio gehiago>
Argazkiak --> |
| |
Mekanika zikloetako ikasleek egindako bisitak
Energia
Geotermikoa
|
|
 |
|
Datorren urtarrilaren 31ean arratsaldez,
Usurbilgo Lanbide Eskolaren areto nagusian
VII. Jardunaldi teknikoa ospatuko da,
oraingoan “Gainazaleko Energia Geotermikoa”
aztergai. Honako instalakuntzak, UBS eta
klimatizaziorako erabiliak batipat,
hazkuntza nabarmena izan dute Euskadin eta
2007a behinbehineko garapen hasiera izango
dela dirudi. Hurrengo loturan jardunaldiaren
programa eta edukiak aurkituko dituzu. |
|
|
|
2007/01/08
Informazio gehiago --> |
| |
HIDROGENOZKO PILA
| |
|
Pasaden azaroaren 27an Estatu Batuetatik
zetorren hidrogenozko pila iritxi zen
Eskolara. Honako ekipamenduaren azterketa
egindo da hurrengo urteotan elektrizitatea
sortzeko duen ahalmena eta teknologiaren
balorazioa orokorra egingo da. |
|
 |
| |
|
2006/12/13 |
| |
EGUZKI
ERLOJUA
| |
|
Pasaden azaroak 23tik energia
berriztagarrien parkeak ekipamendu berri bat
du, eguzki erloju horizontal bat hain zuzen.
Naparrako Relojes de Sol Rá artisauek
diseinatu dute eta marmolean grabatu ere.
Oina marmolezkoa da. Latineraz grabaturiko
esaera “VIVERE MEMENTO” dio, hau da,
“Bizitzea ez ahaztu”. Zera da, eguzki
erlojurik gabeko Energia Berriztagarrien
Gune bat... |
|
 |
| |
|
2006/11/29
Argazkiak --> |
| |
EGUZKI-LABEA
| |
|
 |
|
Aurrezte eta eraginkortasun gelan ekipamendu
berri bat ipini da, hots, eguzki-labe bat.
Gailu honek, eguzkia aprobetxatuz, 180ºCko
tenperatura lor dezake, negutegi efektuan
oinarritutako kutxa itxia bait da. Gainera,
egun lainotuetan erdiko-tenperaturak
lortzeko erreflektore bat erantsi zaio.
Elikagaiak egosi eta frijitzeaz gain, labe
honek ura pasteurizatzeko erabili daiteke
eta garatu gabe dauden herrialdeetan
abantaila nabarmena ematen du, inongo
erregairik kontsumitzen ez bait du. |
| |
|
2006/10/30 |
| |
Lorategiko argi fotovoltaiko
berriak
|