lhusurbil.com
 
 
_____eskolarenaurkezpena__________________________________________________
 

 

 
Usurbilgo Lanbide Eskola Goi Lanbide Heziketa Berariazko Institutua da.
Eskolan hezkuntza arautua (heziketa zikloak) eta ez arautua (langile edo langabetuentzako ikastaroak) ematen dira.

Eskolan 4 familietako heziketa zikloak ematen dira, A eta D ereduetan eta Erdi eta Goi mailetan. Famili hauek Fabrikazio mekanikoa, Produkzio-zerbitzu eta mantenimendua, Elektrizitate-elektronika eta Administratiboa dira.

Eskola bere ingurunean sakonki sustraitua dago. 1975etik, ikastetxe honetako gelatik ikasle asko pasa dira inguruko enpresetan laneratu direnak. 1986tik, etengabe eta langabeziko ikastaroak ematen ari dira.

Hezkuntza mailan kalitate sistema baten inplantazioan aintzindariak gara. 1999tik, ISO 9000 ziurtagiria daukagu eta aurten, "Investor in People" ziurtagiria lortu dugu. 2006-an, EFQM modeluaren araberaz, Kudeaketako "Sello de Oro de la Excelencia Europea" lortu dugu.

Lan munduarekin lotura estua dugu. 300 enpresakin elkarlanean ari gara, Lantokiko Prestakuntza moduloa eta Berrikuntza proiektuak egiteko.

datu gehiago ---> <html> <pdf>

  02